Igoera atzamar puntekin ukitu dute Senior neskek

Anaitasuna CD 3
Ordizia 3

Markagailuan uneoro atzetik joan badira ere, azken unera arte egin dute borroka gorrixek Euskal Ligarako igoera lortzeko

Txapela kentzeko moduko denboraldia egin dute Senior neskek, eta horren islada garbia izan da gaur San Juanen Ordizian jokatu duten neurketa ere. Goitik behera nagusitu dira Pedro Galarraga eta Iosu Arozenaren neskak, baina markagailuan atzetik joan izana garesti ordaindu dute neskek.

Lehen zatia bat eta bikoarekin amaitu da. Huts eta biko abantaila hartu du Ordizia taldeak, baina gorrixek taldean sinetsi eta gora egin dute, eta Irantzu Albizurik aldea murriztea lortu dute. Gureek berdinketa edo zerbait gehiago lortzeko merituak egin dituzte lehen 45 minutuetan.

Bigarren zatian gola egitea asko kostatu zaien neskei, nahiz eta aukera ederrak izan dituzten horretarako. Maider Badiolak atezainaren aurrean izan duen abagunea ez du barkatu, eta binakoa egitea lortu du. Ostadar eta Arizmendi ere berdintzen ari ziren Michelin zelaian, eta hango emaitzarekin eta gureek euren neurketa irabazita, lehen postua ziurtatuta zuten.

Gauzak, ordea, asko okertu dira minutu gutxian. Ordiziak hurruneko jaurtiketa batean gola egitea lortu du, eta Lasarten Arizmendik hirugarren gola eginda, maldan gora jarri zaie igoera lortzea. Neskek ez dute etsi, eta Ainhoa Galarragak azken hirunakoa egitea lortu du. Denboraldi aparta burutu dute neskek. Onenen parean aritu dira. Gol baten faltan gelditu dira igoerarik gabe. Txalotzekoa, harro egotekoa, eta nola ez txapela kentzekoa.