Autobusak Eibarrera
Datorren zapatuan, maiatzak 25, berebiziko garrantzia duen neurketa jokatuko du Anaitasunako mutilen lehen taldeak, Eibarren. 17:30ean hasiko da Unbe Inferior zelaian Eibar eta Anaitasuna taldeen arteko neurketa, eta gorrixek puntu bat atera beharko dute bigarren postuari eusteko.

Eibar eta Anaitasuna taldeen arteko neurketa ikustera joateko autobusak antolatuko ditu Anaitasunak. Hondarribiara eta Elgoibarrera egindako irteera arrakastatsu eta historikoetan bezala, oraingo honetan ere klubak jarritako autobusak izango dira Eibarrera joateko. Klubaren asmoa da bi ordutegi jartzea. 12:00etan eta 16:30ean izango dira autobusen ordutegiak. Klubak jakinarazi nahi du, ordea, autobusak izena emandako jarraitzaile kopuruaren arabera antolatuko direla. Ostegunera bitartean izango da izena emateko aukera Dean, Latz eta Tta-kun tabernetan. Ostegunean 21:00etan amaituko da izena emateko epea.