Laster... 'Aprobie'!
Aste gutxi barru, Aprobie jolasa estreinatuko du C.D. Anaitasunak. Lehen taldeetako neska-mutilek binaka osatuko dituzte taldeak, eta hainbat galdegairi erantzun beharko diote. Artea, literatura, zinema, telebista, kirola, geografia eta musika izango dituzte, besteak beste, gai nagusi.

Astero bi bikote pasatuko dira Anaitasunaren kameren aurretik. Bikote bakoitzak hamabost segundo izango ditu aurkezleak egindako galderari erantzuteko. Guztira bost galdera erantzun beharko dituzte lehiakideek zuzenean, boteprontoan. Horietan, laguntza edo pista eskatzeko aukera izango dute, baina horretarako Aprobie hitza esan beharko dute. Azken galdera, berriz, Anaitasunari buruzkoa izango da. Aurkezleak galdera egindakoan lau erantzun posible emango ditu eta aukera horien artean zuzena asmatu beharko dute parte hartzaileek.
Lehen taldeetako neska-mutilak izena ematen ari dira egunotan, eta behin hori bukatutakoan hasiko ditu klubak grabaketak. Parte hartzaile kopuruaren arabera, fase batean edo bestean hasi beharko da txapelketa, baina kanporaketa itxura izango du Aprobie jokoak. Beharrezkoa bada, aurre-kanporaketak egitea ere aurreikusten da.
Puntuazio sistema
- Aurkezleak egindako galdera laguntza edo pistarik gabe asmatzen duen bikoteak hiru puntu eskuratuko ditu.
- Aurkezleak egindako galdera laguntzarekin edo pistarekin asmatzen duen bikoteak bi puntu lortuko ditu.
- Errebotean asmatzen duen taldeak bi puntu jasoko ditu, baldin eta aurreko taldeak pistarik ez badu eskatzen.
- Aurreko taldeak pista eskatu, huts egin eta errebotean beste taldeak zuzen erantzuten badu, puntu bat jasoko ditu.
- Bi taldeek huts egiten badute erantzuna, pista emanda edo eman gabe, ez dute punturik batuko.
- Aurkezleak lau erantzun posible ematen dituen galderan, ez da erreboterik egongo. Erantzun zuzenak lau puntu balioko ditu.
- Proba amaitutakoan berdinketa baldin badago, azkenik, berdinketa hautsi arte egingo ditu galderak aurkezleak.