Guraso bilerak datozen asteetan

Anaitasunako Zuzendaritza Batzordeak 2018-2019 denboraldiaren aurkezpen bilerak egingo ditu datozen bi astelehenetan.

Urriaren 8an, astelehena, alebin mutilen gurasoek 18:30ean izango dute hitzordua Elkargunean; infantilen eta kadeteen bilera, berriz, 19:30ean hasiko da. Hurrengo asteartean, hilak 16, infantil eta kadete nesken eta jubenil mutilen txanda izango da. Nesken bilera 18:30ean hasiko da; mutilena, aldiz, 19:30ean, bilera horiek ere Elkargunean izango dira.

Klubak 2018-2019 denboraldirako kirol arloan dituen asmoen berri emango du. Gainera, bestelako informazioa ere emango du jakitera Zuzendaritza Batzordeak eta zalantzak argitzeko tartea ere eskainiko dute.